top of page
EmakumeenKrosa_Poster_2020.png

EMAKUMEEN KROSA

Oinarritik datozen balioak

Kirol Arloaren laguntzarekin eta lankidetzarekin sortutako proiektua da. Emakumeei zuzendutako kirol ekimen hau Berdintasunerako eta haurren balioetarako oinarritik aurreikusitako ekintzen parte da.

Helburua "kaleetan eta inguruetan taldean korrika egitea da", diote Berdintasun Zerbitzutik. «Ziurrenik, emakume askok ez dute egiten ohiturarik ez dutelako, ez dutelako kalean bakarrik ibili nahi, batez ere iluntzean, edo besterik gabe, inoiz praktikatu ez dutelako eta, beraz, entrenatzen ez dakitelako. Hori dela eta, talde hau sortzea proposatzen dugu, zeinetan maila desberdinak kontuan hartuko diren, baita familia, lan eta kirol bizitza bateratzearen alde egiteko ordutegiak ere”. “Taldean korrika egiteko bermeak emakume askori balio diezaioke kalean bakarrik korrika egiteko beldurra hausteko eta kirola praktikatzeko elementu motibatzaile gisa ere” azaldu dute Berdintasun Zerbitzutik.

Korrika egiten hasi baino lehen, tailer teoriko bat egingo da eta bertan elikadura-jarraibide egokiei buruzko informazioa emango da entrenamendu saioak hasi baino lehen eta behin amaitutakoan. Era berean, emakumeen ezaugarri fisiko eta muskular espezifikoak azalduko dira, ondoeza edo lesio posibleak saihesteko.

Emakumeen-Krosa2019.jpg
Ibilbidea
IBILBIDEAKUMEENKROSA.jpg
babesleak-EmakumeenKrosa_Poster_2020.jpg
bottom of page